+ All Categories
Home > Documents > «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta...

«Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta...

Date post: 25-Feb-2020
Category:
Upload: others
View: 4 times
Download: 0 times
Share this document with a friend
5
Eskubaloi jokalari profesionala da Eli Pinedo arabarra, Lizarrako Itxako taldean. Pribilegiatua. Gustuko lanean, goren mailan ari da. Lider Espainiako Ligan, Europan ere goi mailan Amurriotik mundura jauzi baloia eskuan, eta gol! Miel A. Elustondo Argazkiak: Dani Blanco 12 ! 2009KO MARTXOAREN 22A Eliteko jokalaria zara Itxako taldean. Interna- zionala Espainiarekin. Izarra. Horren kontzien- tziarik baduzu? Ni pertsona normala kontsideratzen naiz, baina Europan jokatu eta maila altuan zaudela konturatzen zara. Txapeldunen Liga jokatuta nago, selekzioen arteko Europako Txapelketa ere bai. Hori da elitea, ezta? Ametsa zen, eta lortu dut. Hemezortzi urte nituela Donostiara joan nintzenean eskubaloian jokatzera, horixe pentsatzen nuen, jokalari ona izatea, talde on batean jokatzea, jokalari inportantea tal- dean Eta lortu dut. Nola lortzen da hori? Sakrifizioa, ez dago besterik: familiagandik urrun, mutil-lagunagandik urrun. Esaterako, Valentzian jokatu nuenean, bakarrik Arrisku handia hartu nuen jokalariok hartu behar izaten dugun arriskua, alegia, baina urratsa egin nuen eta ondo atera zitzaidan. Bakardadea aipatu duzu baina urte askoan Patrizia ahizpa bikiarekin batera jokatu izan duzu. Egia da, bai. Ahizparen ondoan egoteak asko laguntzen du, gauza guztietan. 23 urte arte elkarrekin ibili ginen, baina orduan, eskaintza ona izan nuen Ribarroja taldetik eta bat-batean Valentzian ari nintzen joka- tzen. Duela bost urte. Orduantxe urrundu nintzen Patrirengandik. Gogorra izan zen, biontzat, baina geroan on egin digu, bioi. Bera, adibidez, arduratsuago izaten hasi zen, dela bizitzan, dela kirolean. Ni, berriz, baka- rrik gertatu nintzen, eta bakardade horrek aurrera egitera bultzatu ninduen. Positiboa izan zen, dudarik gabe, aberasgarria, joko estilo diferenteak ikasi nituen eta. Nortasun agiria Elisabeth Pinedo Saenz (Amurrio, 1981). Eskubaloi jokalaria. Amurrioko eskola publikoan hasi zen eskubaloian jokatzen. Eibarko Arrate taldean, Donostiako Akaba Bera Beran, eta Valentziako Ribarroja eta Sagunto eki- poetan jokatu du Lizarrako Itxakon baino lehen. Internazionala da Euskadi eta Espainiarekin. Ahizpa bikia du Patrizia, Akaba Bera Berako jokalaria. Pedagogia ikasketak euskaraz eginak ditu EHUren Donostiako fakulta- tean. Europako eta Munduko txapelketak jokatuta dago. Olinpiar Jokoak falta. Kirolaren inguruan iraun nahiko luke erretiratu eta gero. «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» Itxakora etorri baino lehen, punta-puntan ziren bi taldetan jokatu zenuen: Ribarroja-n lehenengo, Sagunton gero. Zer diozu elite mailan jokatzeak dakarren bertigoaz, exijen- tzia mailaz, presioaz...? Horiekin jokatzen ikasi behar duzula. Pre- sioa, exijentzia hor dira, bai. Zeure burua zaindu beharra daukazu: ondo jan egunero, festa eta parrandak mugatuak dituzu. Baina merezi du. Bertigoa ere esan duzu, eta nik ez dut bertigorik elite mailan jokatzeagatik. Maila honetan jokatu nahi dut, hauxe gusta- tzen zait. Maila apalagoan ez naiz gustura sentitzen. Entrenatzailea da zuen ontzia zuzentzen duen patroia, ala? Zuzendu bai, kontrolatu ez, ezinezkoa da eta hamalau-hamabost jokalariren bizitzak kon- trolatzea. Askotan esaten digu hori entrena- tzaileak: pertsona helduak garela, alegia, joka- lari profesionalak, eta geure burua zaindu beharra dugula. Bestalde, entrenatzaile bat baino gehiago izan ditut, zenbait taldetan jokatu dut eta. Entrenatzaile ezberdinak dira, Reyes Carrere, Bera-Beran, defentsa sistema asko lantzen duena. Bada, horixe ikasi nuen Reyesekin, ondo defendatzen. Sagunto tal- dean, Cristina Mayo izan nuen, izaera handiko Valentzia Gogorrak egin zitzaizkidan han egin nituen hiru urteak. Bakarrik nintzen. Taldean, primeran, ez nuen kexarik, baina etxetik urrun! Ni hemengoa naiz, herri hau gustatzen zait Valentzia, berriz, oso ezberdina da, jendea ere diferente.
Transcript
Page 1: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta kontraerasoan besterik ez dugu elkar topatzen– Eske-rrak horri! Kar, kar, kar– Baina

Eskubaloi jokalari profesionala da Eli Pinedo arabarra, Lizarrako Itxako taldean.Pribilegiatua. Gustuko lanean, goren mailan ari da. Lider Espainiako Ligan, Europan ere goi

mailan� Amurriotik mundura jauzi baloia eskuan, eta gol!Miel A. Elustondo

Argazkiak: Dani Blanco

12 ! 2009KO MARTXOAREN 22A

Eliteko jokalaria zara Itxako taldean. Interna-zionala Espainiarekin. Izarra. Horren kontzien-tziarik baduzu?Ni pertsona normala kontsideratzen naiz,baina Europan jokatu eta maila altuan zaudelakonturatzen zara. Txapeldunen Liga jokatutanago, selekzioen arteko Europako Txapelketaere bai. Hori da elitea, ezta? Ametsa zen, etalortu dut. Hemezortzi urte nituela Donostiarajoan nintzenean eskubaloian jokatzera, horixepentsatzen nuen, jokalari ona izatea, talde onbatean jokatzea, jokalari inportantea tal-dean� Eta lortu dut.

Nola lortzen da hori?Sakrifizioa, ez dago besterik: familiagandikurrun, mutil-lagunagandik urrun. Esaterako,Valentzian jokatu nuenean, bakarrik�Arrisku handia hartu nuen �jokalariok hartubehar izaten dugun arriskua, alegia�, bainaurratsa egin nuen eta ondo atera zitzaidan.

Bakardadea aipatu duzu baina urte askoanPatrizia ahizpa bikiarekin batera jokatu izanduzu.Egia da, bai. Ahizparen ondoan egoteakasko laguntzen du, gauza guztietan. 23 urtearte elkarrekin ibili ginen, baina orduan,eskaintza ona izan nuen Ribarroja taldetiketa bat-batean Valentzian ari nintzen joka-tzen. Duela bost urte. Orduantxe urrundunintzen Patrirengandik. Gogorra izan zen,biontzat, baina geroan on egin digu, bioi.Bera, adibidez, arduratsuago izaten hasi zen,dela bizitzan, dela kirolean. Ni, berriz, baka-rrik gertatu nintzen, eta bakardade horrekaurrera egitera bultzatu ninduen. Positiboaizan zen, dudarik gabe, aberasgarria, jokoestilo diferenteak ikasi nituen eta.

Nortasun agiriaElisabeth Pinedo Saenz (Amurrio, 1981). Eskubaloi jokalaria. Amurriokoeskola publikoan hasi zen eskubaloian jokatzen. Eibarko Arrate taldean,Donostiako Akaba Bera Beran, eta Valentziako Ribarroja eta Sagunto eki-poetan jokatu du Lizarrako Itxakon baino lehen. Internazionala da Euskadieta Espainiarekin. Ahizpa bikia du Patrizia, Akaba Bera Berako jokalaria.Pedagogia ikasketak euskaraz eginak ditu EHUren Donostiako fakulta-tean. Europako eta Munduko txapelketak jokatuta dago. Olinpiar Jokoakfalta. Kirolaren inguruan iraun nahiko luke erretiratu eta gero.

«Aurten, liga edokopa, edo biak!

Eta Europa ere bai»

Itxakora etorri baino lehen, punta-puntanziren bi taldetan jokatu zenuen: Ribarroja-nlehenengo, Sagunton gero. Zer diozu elitemailan jokatzeak dakarren bertigoaz, exijen-tzia mailaz, presioaz...?Horiekin jokatzen ikasi behar duzula. Pre-sioa, exijentzia� hor dira, bai. Zeure buruazaindu beharra daukazu: ondo jan egunero,festa eta parrandak mugatuak dituzu. Bainamerezi du. Bertigoa ere esan duzu, eta nik ezdut bertigorik elite mailan jokatzeagatik.Maila honetan jokatu nahi dut, hauxe gusta-tzen zait. Maila apalagoan ez naiz gusturasentitzen.

Entrenatzailea da zuen ontzia zuzentzen duenpatroia, ala?Zuzendu bai, kontrolatu ez, ezinezkoa da etahamalau-hamabost jokalariren bizitzak kon-trolatzea. Askotan esaten digu hori entrena-tzaileak: pertsona helduak garela, alegia, joka-lari profesionalak, eta geure burua zaindubeharra dugula. Bestalde, entrenatzaile batbaino gehiago izan ditut, zenbait taldetanjokatu dut eta. Entrenatzaile ezberdinak dira,Reyes Carrere, Bera-Beran, defentsa sistemaasko lantzen duena. Bada, horixe ikasi nuenReyesekin, ondo defendatzen. Sagunto tal-dean, Cristina Mayo izan nuen, izaera handiko

Valentzia�Gogorrak eginzitzaizkidan hanegin nituen hiruurteak. Bakarriknintzen. Taldean,primeran, ez nuenkexarik, bainaetxetik urrun! Nihemengoa naiz,herri hau gustatzenzait� Valentzia,berriz, osoezberdina da,jendea erediferente�.

Page 2: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta kontraerasoan besterik ez dugu elkar topatzen– Eske-rrak horri! Kar, kar, kar– Baina

PinedoEli

- P E R T S O N A I A -- P E R T S O N A I A -

Page 3: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta kontraerasoan besterik ez dugu elkar topatzen– Eske-rrak horri! Kar, kar, kar– Baina

14 ! 2009KO MARTXOAREN 22A

Alborg�Ikaragarri gustatuzitzaidan AlborgenpabilioiaNorvegian. Gupartida jokatzeneta ikusleak,bertan, ikuskariaikusten ariko balirabezala: txaloka,jaten, ez hotz etaez bero partidaosoan zehar,ikuskizunazgozatzen, berentaldeamarkagailuanaurretik nahizatzetik joan�Gustatu zitzaidan�.

pertsona, gauza guztien gainetik erasoa lan-tzen zuena. Niri haren jokoa gustatzen zaitgehien, eskubaloirik politena iruditzen zait:baloi barik mugitzea, hutsuneetara jotzea,elkar laguntzea, korrika egitea, kontraerasoabaliatzea� Eskubaloirik politena, oso gusturajokatu nuen han. Itxakon, berriz, AmbrosMartin dugu, gizonezkoen eskubaloitik dato-rren entrenatzailea dugu, ezberdina, antolaera-ri garrantzi handia ematen diona, oso langilea,ordenatua, defentsa asko indartzen duena�Nik esango nuke denek ere beren bertuteaketa beren akatsak dituztela.

Nolakoa da Itxakoren jokoa?Itxakon defentsa lantzen dugu, asko. Eraso-an trankilago jokatzen dugu. Niri, aldiz, era-soan azkar jokatzea gustatzen zait. Normala,ezker hegalekoa naiz eta! Eta batzuetan, esanere esan dezaket, momentua ondo aukeratu-ta, jakina. Jokalari beterano xamarra naiz etaproposamenak egiteko gai naiz. Noiz edonoiz esan izan diot: �Ambros, zergatik ezdugu halako egiten? Zergatik ez dugu zerasaiatzen? Funtzionatuko du!�. Niri esateadagokit; berari, erabakitzea.

Entrenatzaileen akats eta bertuteak aipatudizkiguzu arestian. Ez ditugu hemen zure aka-tsak haizatuko, aurkariek jakin ez dezaten,baina bai zure bertuteak...Taldean, adibidez, zera esaten didate: �Zuoso buru azkarra zara!�. Eta azkarra izanbeharra dago. Jokalari asko dira, gaitasunfisiko handirik ez izan arren, oso azkarrakizan direnak. Nik ere balio handia ematendiot horri, korrikan azkarra izateari ez ezik,jokoan buru azkarra izateari. Ni, esaterako,ez naiz oso azkarra lasterkan, baina aurkaria-ri aurrea hartzeko dohaina daukat eta kon-traerasoan jokalari inportantea naiz nire tal-dearentzat. Defentsan ere ez naiz kamutsa,eta golegile ere banaiz. Ekipoko jokalarianaiz, taldearekin konprometituta jokatzendut. Eta gar handikoa naiz.

Liga jokatzen ari zarete, laster da Kopa txapel-keta (apirilean), eta Europan ere ari zarete,EHF kopan. Zer dakar Europan jokatzeak?Ikaragarri gustatzen zait. Oso talde ezberdi-nen kontra jokatzen duzu. Ez dira Espainia-ko Estatuko taldeak bezalakoak. Epaileekere bestela arbitratzen dute. Herrialdeak ereoso ezberdinak, egoera berriak� Oso abe-rasgarria zait Europan jokatzea.

Alemanian, Norvegian, Danimarkan jokatuizan duzu�Bai, horko pabil ioi eta estadioetan�Hasieran izutu egiten zaitu, ohitu arte. Hanbeste era batera bizi dute eskubaloia. Ser-bia Montenegron, gogoratzen naiz, Sagun-torekin jokatzen ari nintzenean, Txapeldu-nen Ligan� pistara irten eta egundokotxistu hotsa jaso genuen: ikaragarria, pabi-loia beteta. Bi jokalari beltz geneuzkan tal-dean, hasten ziren penaltia jaurtitzen etahura txistu hotsa! Beltzak zirelako! Bainatxistu hots beldurgarria jaso arren, irabaziegin genuen partida hura! Europako pabi-loietako giroa dena delakoa izanda ere,Lizarran ez gaude kexatzeko moduan:jende piloa etortzen da gure partidak ikus-tera. Zale bikainak dauzkagu.

Noraino iristeko asmoa duzue aurten, Euro-pan?Finaleraino! Horixe da gure asmoa. Partidazpartida goaz, beti bezala, baina, asmoa?Finala. Iaz ere jokatu genuen, jokatu etagaldu. Aurten, hobeto gaude, eta finalerainoiritsi nahi dugu berriz.

Iaz, EHF lehiaketako finala ez ezik, EspainiakoLiga ere galdu zenuten. Bigarren izan zineten,lehenengoarekin berdindurik.Bai, biak irabazteko aukera izan genuen, etabiak galdu! Lelo aurpegia geratu zitzaigun!

Page 4: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta kontraerasoan besterik ez dugu elkar topatzen– Eske-rrak horri! Kar, kar, kar– Baina

15"2009KO MARTXOAREN 22A

Finalak galtzea irabaztea baino errazago duzu:selekzio mailako Europako finala ere galduzenuen iaz, Espainiarekin, Norvegiaren kon-tra. Mundu Txapelketa ere jokatuta zaude, etazure ahizpa Patri ere bai�Baina hor ere aurkari gogorrenak Europako-ak dira. Gogorragoa izaten da Europakolehiaketa, munduko txapelketa baino.Hemen, sailkapen fasean Kongo, Mongoliaeta antzeko selekzioek ere parte hartzendute, oso maila txikikoak. Munduko Txapel-ketan ere Europakoak dira gogorrenak.Norvegiaren kontra galdu genuen iaz, etanormala da, onenak dira eta. Sailkapenfasean berdindu egin genuen, baina haiekpartida txarra egin zutelako, eta guk oso ona.Normalena haiek irabaztea da; maila handi-ko taldea, eta maila handiko jokalariak.Dudarik ez horretan. Finala galdu genuen,baina finalerdia irabazi Alemaniaren kontra,eta partida horretan oso gustura geratuginen, kostata irabazi genuen. Lehen zatiangaltzen ari ginen, baina markagailua irauligenuen bigarrenean. Norvegia, Alemania,Errumania� oso kontrario gogorrak dira.Partidaz partida joan behar da beti, txapelke-ta guztietan.

Zer dute herrialde horiek, emakumezkoenkirola hain maila handikoa izateko?Oso lehiakorrak dira, bai� Nik uste txiki-tandik erakusten dietela teknika. Eskuba-loiari dagokionez, baloia bata bestearipasatzen, korrika egiten, jaurtitzen� Jube-niletan ere maila handia dute. Nik esangonuke txikitan guk baino hobeto jardutendutela erakusten. Emakumezkoen eskuba-loian, nabarmena da teknika alorrean haieneta gure artean dagoen aldea: baloia pasa-tzerakoan duten abiadura eta! Eta estiloa!Gure artean, Macarena Aguilar espainiarraoso ona, Tati Garmendia oso ona, bainanork bere estiloa duela. Han ez, han denekantzeko teknika dute: berdin pasatzen dutebaloia, berdin egiten dute korrika, izan

E l i P i n e d o --

Geroa�27 urte ditut,ekipoan bi taldeegiten dituentrenatzaileak,�zaharrak� dirabatean, eta�gazteak� bestean,eta ni zaharretannago! Orain artegazteetan egonzara, hasten zarapentsatzen eta ezdakizu zenbat urteegingo dituzuneskubaloian. Noizbukatuko da hau?Zein titulu lortukodut? Itxakorekintituluren bat, etaespainiarselekzioarekinOlinpiar Jokoak,horixe nahikonuke�.

Kar, kar, kar� Aurten tituluren bat irabazibehar dugu, nahitaez! Jakina, horretarakotalde handiak bentzutu behar ditugu, Erru-maniako Brashov �iaz Akaba Bera Bera kan-poratu zuen taldea�, Norvegiako Biasen, etaoraintxe egokitu zaiguna, DanimarkakoRanders� Kontuz, talde indartsua da eta.Beharbada Randersen pistan jokatu nuenlehen aldiz Europan! Ikaragarria: jende mor-doa, telebista fokua�

Tituluak falta zaizkizu?Bai, klub mailako tituluak. Espainiakoselekzioarekin irabazita nago, baina klubmailan ez ligarik, ez erregina koparik�Aurten irabazi behar dut zer edo zer, ligaedo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai. Niseguru nago zer edo zer irabaziko dugula,taldea ondo dago eta. Aurten tituluak hel-duko dira.

Itxako tituluak irabaztera behartuta dago?Behartuta ez, baina gogo handia dute irabaz-teko. Hainbat urtean talde onak egiten aridira Itxakon, eta nahia dute. Iaz titulurik ira-bazi ez genuen arren, goi mailan ginen,Europako Txapelketa irabazi genuela ema-ten zuen herrian! Hortik atera kontuak zergogo duten tituluren bat irabazteko. Lizarraherria da, ezagutzen gaituzte, partidak ikus-tera etortzen dira�

Galtzen denean�Galtzen denean, tristura. Denboraldianzehar lan egiten duzu azkeneko momentuabeste era batekoa izateko. Tristura gainditueta noraino iritsi zaren baloratzen hastenzara. Finala jokatzea ez da gutxi, baina hori-xe gertatzen da: bigarren sailkatzen denakgaldu egin du. Aldiz, hirugarren eta laugarre-naren artean ez da horrelakorik gertatzen:partida irabazten duenak irabaziz bukatzendu lehiaketa. Hori da aldea. Dena dela, finalabatek irabazi eta besteak galdu egiten du.Galtzen ere jakin behar da.

Page 5: «Aurten, liga edo kopa, edo biak! Eta Europa ere bai» · jokatzen du, eta nik ere bai, eta kontraerasoan besterik ez dugu elkar topatzen– Eske-rrak horri! Kar, kar, kar– Baina

hegalekoa edo pibota, teknikaberdina, joko estilo berdinadenek!

Zein ekarpen egiten dute jokala-ri atzerritarrek?Ezaugarri diferenteak ekartzendituzte. Iaz, adibidez, Koreakojokalari bat izan genuen, etaoso ezberdin jokatzen zuen:erritmo aldaketa handia zuen,nabarmena, joko ikuspuntuberria� Aurten, errumania-rra, bi brasildar, norvegiarraeta frantsesa ditugu, eta beha-rrezkoak dira. Jokalari onenondoan jokatzea aberasgarriada norberarentzat, beti. Gaine-ra, hobeto gurekin jokatzea,gure kontra baino.

Haiei txikitandik erakusten die-tela esan diguzu. Noiz ikasizenuen zuk?Ikasi, Eibarren, Arrate tal-dean, Patrik eta biok. Zarcozen entrenatzaile kadete mai-lan eta Victor Devre jubenile-tan. Zorte ona izan genuen,teknika erakutsi zigutelako:baloia pasatzen, jaurtitzen,jauzi egiten, eror tzen�Goren mailara iritsi eta nabariegiten da ikasitako hori .Oraintxe, taldean, nabarmenada zeinek duen teknika han-diagoa edo txikiagoa. 25 urtebeterik zail izaten da teknikazjabetzea, hobe txikitandik trebatzea. Oina-rria landu beharra dago, eta ez dakit egitenden�

Arratera baino lehen, nork edo nork bidea egi-ten lagunduko zizuen, bada. Amurrion jaioakzarete zuek�

Bai, eta hantxe ikasi genuenPatrik eta biok. Eskolan, esko-la orduz kanpoko ekintzetan.Boleibola, eskubaloia, futbo-la� Denetarik egiten genuen.Hautatu beharra iritsi zenean,eskubaloia aukeratu genuen,gustura genbiltzalako. Hasiginen eta segi : Euskadikoselekziora iritsi ginen, Espai-niakora gero� eta hemengaude, konturatu ere gabe!

Elkarrekin hasi zenuten bidea biahizpok. Orain elkarren kontrajokatzen�Nahiago dut Patriren ondoanjokatu haren kontra baino.Orain ohitu naiz, baina hasie-ran oso gaizki eramaten nuenharen aurka jokatzea. Arraroada beti. Oso ondo ezagutzendugu elkar. Partidan, batakbesteari falta egin eta berehalahasten da jendea protestan,�ahizpa duzula!� esanez beza-la. Gaitz erdi, berak ezkerretikjokatzen du, eta nik ere bai,eta kontraerasoan besterik ezdugu elkar topatzen� Eske-r rak horri ! Kar, kar, kar�Baina elkarren kontra joka-tzen ere ikasi dugu.

Ispilu zarete neska, eta mutil,gazte askorentzat�Bai, baliteke. Deitu ere eginizan digute halako campus

batera edo bestera joan eta gure kirolaren etabizimoduaren berri emateko. Patri eta biokjoan, igual, eta gure lanaren alderdiak azal-tzen saiatzen gara. Gogorra dela, sakrifika-tua, baina merezi duela esaten dugu beti,gazteak animatzen saiatzen gara, gure mun-dura inguratzen. n

16 ! 2009KO MARTXOAREN 22A

AZKEN HITZAPatri

�Ez naiz Patri baino hobea. Bera albokoada, eta ni hegalekoa. Antzekoak gara.Ezberdintasuna da talde bat baino gehiago-tan jokatu dudala, joko estilo diferenteaklandu ditudala, moldatzen ikasi dudala.Patri ez da Akaba Bera Beratik mugitu.Horixe diferentzia bakarra�.

- E l i P i n e d o-


Recommended